Adolf Hitlerren gailentzea

Adolf Hitlerren gailentzea 1919ko irailean martxan jarritako eta Adolf Hitler boterera eramango zuen gertaera-sekuentzia guztia da.

DAPen (alemanez: Deutsche Arbeiterpartei), alemaniar langileen alderdian sartu zenean hasi zen guztia. 1920an NSDAP (alemanieraz, Nationalsozialistische Deutsche Arbeiter ParteiI) izatera pasa zen, hau da, alemaniar langileen partidu nazionalista, nazi alderdia bezala ezagutua. Lehen Mundu Gerra aurretik sorturiko partidu hau, ideia antimarxistak izateaz gain, Versaillesko Itunaren eta Weimarko Errepublikaren gobernu demokratikoaren aurka zegoen. Muturreko nazionalismoari eta pangermanismoari eusten zion, baita antisemitismo latz bati ere.


1933ko urtarrilean Paul von Hindenburg lehendakariak Hitler kantziler izendatu zuen hauteskunde parlamentario batzuen ostean. Hortik gutxira, Reichtagak sua hartu zuen. Nahita egindako sute bat izan zen eta gaur egun onartuen dagoen hipotesiaren arabera, komunista batek bere kabuz egindako ekintza isolatu bat izan zen. Hala eta guztiz, Hitlerrek Alderdi Komunistari leporatu zion ekintza hori eta parlamentuari botere bereziak eskatu zizkion, Kontzesio Legea delakoa hain zuzen ere.

Hitlerren aginterako igoera 1933ko martxoan amaitu zen, Reichstagek 1933ko botere osoko Kontzesioaren Legea adostu zuenean. Momentu horretan indarrean jarri zen botere absolutuaren legeak Hitler ahalguztidun bihurtu zuen, objekzio legalik gabeko botere diktatorialaren jabe egin baitzuen. Hinderburg, berari aurre egin ahal zion Alemaniako gizon bakarra, hortik gutxira hil zen eta honen ondorioz, Hitler Alemaniako jaun eta jabe geratu zen.

Laburbilduz, boterea hartzeko azken txanpan, hiru gertakari hauek dira aipagarrienak hurrenkera honetan: Reichtagaren sutea, Kontsesio Legea eta Hindenburg lehendakaria hil zeneko eguna.

Adolf hitler gaztea politika hastapenetan

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne